Bizkaibusek Lekeitiorako zerbitzuak murriztuko ditu, ez baita ospatuko “Antzar Eguna”

0
PRUEBA

Aurten ere, Lekeitiorako Bizkaibusen zerbitzua ukiturik geratuko da, EZ baita ospatuko «Antzar Eguna» COVID-19aren ondorioz herriak bizi duen osasun-egoera dela-eta.

Oraingo honetan, gorabeherak larunbatean eta igandean izango dira (hilak 4 eta 5), eta kostaleko udalerriari zerbitzua eman ohi dioten hiru lineetan izango duten eragina, alegia: A3512 Bilbo – Lekeitio (autobidetik); A3513 Bilbo-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Ea-Lekeitio; eta A3523 Bilbao-Hospital Galdakao Ospitalea-Gernika Lumo-Aulesti-Lekeitio.

Irailaren 4an, larunbatean, Lekeitiorako zerbitzu gehigarri guztiak bertan behera geratuko dira17:45etik aurrera (ordu horretakoa barne); eta irailaren 5ean, igandean, 15:30era arte, linea horietako bat ere ez da helduko Lekeitioraino. Ordu horretatik aurrera, ordea, ohiko ibilbideari helduko diote.

Zehazki, hilaren 5ean (igandea), honela geratuko dira Bizkaibusen zerbitzuak:

  • A3512 lineak ibilbidea Bilbo eta Markina-Xemein artean baino ez du egingo, 15:30era arte. 15:30eko irteera Lekeitiotik egingo da.
  • A3513 lineak ibilbidea Bilbo eta Elexalde – Ispaster artean baino ez du egingo, zerbitzua hasten denetik 15:30era arte.
  • A3523 lineak ibilbidea Bilbo eta Gizaburuaga artean baino ez du egingo, zerbitzua hasten denetik 15:30era arte.

Lekeitioko Udalak berak inguruko gainerako udalerriekin, Ertzaintzarekin, Osakidetzarekin eta tartean sartutako erakundeekin koordinazioan egindako eskaera baten ostean hartu da erabakia.