Mugikortasun seguruari buruzko beste jardunaldi bat egingo dute Barakaldon

0
PRUEBA

Baraka Bike elkarteak eta Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak mugikortasun seguruari buruzko jardunaldi berri bat antolatu dute herriko haurrentzat.  Ekimena igande honetan egingo da Landabeko udal pistan.

Jardunaldian, 2009 eta 2015 artean jaiotako haurrek hartu ahal izango dute parte, hau da, aurten 6 eta 12 urte bitartean dituzten edo betetzen dituzten haurrek.  «Horrelako ekimenen bidez, bizikletaren erabilera bultzatu nahi dugu haurren artean, baita trafiko arauak ezagutzea ere, oinezkoen segurtasuna bermatzeko», azaldu du gaur Angel Madrazok.

Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak gogorarazi duenez,  urteak daramatza Arloak ikasturtean zehar Barakaldoko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako mugikortasun seguruari buruzko programa  antolatzen, eta gaur aurkezten den ekintza puntualekin osatzen da programa hori.

«Pixkanaka zabaltzen ari da bizikletaren erabilera azken urteotan, garraiobide osasungarri eta jasangarri gisa.  Barakaldarrek  txikitatik erabiltzen ikastea nahi dugu, gure hirian modu seguruan ibil daitezen, araudia ezagututa, kaskoa edo balaztak erabiltzen jakinda, gurpilen presioa kontrolatuta», adierazi du Angel Madrazok.

Gogoratu behar da, joan den Gabonetan horrelako bi jardunaldi antolatu zirela Baraka Bike taldearekin batera; lortutako arrakasta ilusita. urtarrilaren 10ean  errepikatu egin zen ekimena.