Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek San Zadornileko San Millán mendi inguruan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek San Zadornileko (Burgos) San Millán mendian, Arabako mugan, erori eta min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute gaur arratsaldean. Zauritua Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko (UVR) helikoptero batek eraman du Gasteizko Txagorritxu Ospitalera.

Gaur arratsaldeko ordu bata aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan jakin dute mendizale batek erori eta min hartu duela San Zadornileko (Burgos) San Millán mendi inguruan, Arabako Uribarri Gaubeako mugan. Osakidetzako osasun-zerbitzuak, Arabako suhiltzaileak eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat joan dira istripua gertatu den lekura.Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera iritsi dira osasun-zerbitzuak eta suhiltzaileak mendizalea, 53 urteko emakumea, zegoen lekura, eta erori denean, dirudienez, orkatila bihurritu duela egiaztatu dute. Gero, egonkortu ondoren, argigune batera eraman dute, eta bertatik Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroak hartu eta Txagorritxu Ospitalera eraman du.