Prest da 2021/2022 ikasturtean igerilekuan eskainiko diren kirol jardueren eskaintza. Azken urteotan bezala, askotariko kirol eskaintza dago aukeran; adin guztietako herritarrei zuzenduak.
Ikastaroak irailean hasiko dira eta izen-emateko aukera zabalik dago. Eskaintzaren berri emateko eskuorria datozen egunotan banatuko da etxe guztietara eta informazio gehiagorako zein izena emateko igerilekuko harrera joan beharko da.
Pilates, TRX, zumba, total training, igeriketa teknifikazioa, cycling eta mantentze gimnasia saioak eskainiko dira aurtengoan, besteak beste. Ohi bezala, bazkideek saioengatik ordaindu beharreko prezioa merkeagoa izango da.
Ikusi lotura honetan ikastaroen eskaintza eta informazio osoa.