Osasuneko sailburua Eusko Legebiltzarrean izan du agerraldia pandemiaren bilakaeraren berri emateko

0
PRUEBA

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarreko Osasun Batzordean, pandemiak Euskadin izan duen bilakaerari buruzko informazioa emateko, aldian-aldian egin den bezala, bai eta COVID-19 Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen aurreikuspena betetzeko ere.

Legebiltzarrean, sailburuak esan du pandemiak behera egin duela bereziki 14 eguneko intzidentzia metatuan, baina ez abiadura berean asistentzia eremuan. Itxaropena, bai, baina zuhurtziari eta prebentzio-neurriei eutsi behar diegu «, adierazi du sailburuak, eta gaur, irailak 1, LABIren Aholku Batzordeak astelehenean hartutako erabakiaren ondoren indarrean sartu diren neurri berriak ere gogorarazi ditu.

Txertaketa prozesuari dagokionez, Gotzone Sagardui sailburuak esan duenez, «aste gutxi barru, 12 urtetik gorako populazioaren txertaketa-prozesua buka genezake Euskadin». Gutxi gorabehera 200.000 pertsona falta dira txertoa jartzeko, eta «txertoak gaur egun iristen diren erritmoan, eta hitzorduak daudela kontuan hartuta, aste gutxi barru buka dezakegu prozesua», gaineratu du. Txertoa jartzeko deia egin die, batez ere, 12-19 urte bitartekoei.

Legebiltzarrean jakinarazi duenez, xede-biztanleria murrizten ari dela ikusita, Osakidetzak txertaketa-puntuak berrantolatzeko prozesua hasiko duela, egoera berrira egokitzeko, hasieratik egin den bezala. 2020ko abenduan kanpaina hasi zenetik txertoak nola eman diren gogorarazi ondoren (egoitzak, etxeetan, osasun-zentroetan, telefonoz, SMS bidez, auto-hitzordua), Sagardui sailburuak aitortu du gaitasun handiko puntuak «arrakastatsuak» izan direla, eta, aldi berean, logistika- eta antolaketa-ahalegin handia egin dela.

Azkenik, zuhurtzia mezua igorri du pandemia oraindik amaitu ez delako.