Etxegintzaren abala
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udala fidatzaile solidario gisa eratzea, Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoak eta KUTXABANK SA-k sinatu behar duten mailegu-kontraturako, 3.528.261 euroko eragiketa bermatzeko abala emanda. Jolastokietan 37 etxebizitza publiko erosteko finantzaketa-mailegua da.
Oriabenta eta Putzuetako ur-biltegiak
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du URBYCOLAN enpresari kontratua esleitzea, Oriabenta eta Putzuetako biltegietako edateko ura banatzeko sare orokorrak berritzeko proiektua gauzatzeko dcawqrtyfdtuyertyuiouy.
Kontratuaren xedea da Altza eta Miramon-Zorroaga auzoak hornitzen dituzten tarte orokorretan ura banatzeko sarea berritzeko lanak egitea. Exekuzio epea 7 hilabetekoa da eta 596.684 euroko aurrekontua du.
Udal kartografia
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du GEOGRAMA SL-ri udal kartografia mantentzeko zerbitzua esleitzea, landan datuak hartuz eta mobile mapping sistemarekin lortutako panoramen bidez.
Zerbitzu horren barruan sartzen dira, batetik, udal kartografia eguneratzea, topografia klasikoa eta mobile mapping sistema konbinatuz, eta bestetik, mobile mapping ibilbideak eta panoramak eguneratzea Donostia Oinez webgunean.
Exekuzio epea 2 urtekoa da, bitan luzatzeko aukerarekin (bakoitza gehienez urtebetekoa), eta urteko 83.960 euroko aurrekontua du.
Erabilitako olioaren bilketa
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du gaur egun Donostiako udal mugartean kokatuta dauden edukiontzien bidez etxeko olio erabilia gaika biltzeko, birziklatzeko eta baloratzeko zerbitzuaren emakida kontratatzeko espedientea.
Olio begetala gaika biltzeko zerbitzuaren barruan sartzen dira egiteko hauek: herritarrek bide publikoan jarritako edukiontzietan utzitako etxeko olio begetal erabilia bildu, garraiatu eta birziklatzea; bioerregai homologatua (biodiesela) edo beste produktu batzuk egiteko baimendutako balorizatzaile bati olioa ematea; eta bide publikoan kokatutako olio-edukiontziak garbitu, kontserbatu eta osorik mantentzea.
Haurdunaldi eta Haziera taldeak
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du “0-5 urte: Haurren ongizatea oinarri. Haurdunaldi eta Haziera taldeen zerbitzuaren kudeaketa” egitasmoa kontratatzeko espedientea.
Taldekako saioen egitasmo hau, jaiotza inguruko denboraldian (haurdunaldia, erditzea eta erdiondoa) eta lehenbiziko haurtzaroan, guraso zein umeak laguntzeko zerbitzua bat da. Haurdunaldi garaitik hasita umeak 5 urte bete arte (azken hau barne), saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase hau ahalik eta asebetegarriena izan dadin guraso zein umeentzat.
Hasierako aldiaren gehieneko aurrekontua 19.111 €-koa da, eta gauzatzeko epea kontratua formalizatzen denetik 2022ko maiatzaren 31ra artekoa da, bitan luzatzeko aukerarekin.