Erakusketa eta bisita gidatuak Andoni Lubaki eta Karlos Zurutuzarekin

0
PRUEBA

33 Paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina gerrarekin topo egitea dugu errazena. Erakusketa hau egin duten kazetari, argazkilari eta kamerariek urteak daramatzate 33 Paraleloa zeharkatzen, Mendebaldeko Saharatik Ekialdeko Balutxistaneraino doan ibilbidea, bide honetan, gerra, gosetea eta bidegabekeriaren ondorioz beren etxeetatik kanporatutako pertsonak etengabe aurkitu dituztelarik. Erakusketa honetan, argazki-kazetaritzako profesional entzutetsuen eskutik, Siria, Libia, Palestina, Irak, Kurdistan, Afganistan… zeharkatuko ditugu.

«33 Paraleloa” lanak gertuko begirada bat eskaini eta hausnartzeko gonbita luzatzen digu. Eta modu berezian egiten du, ikusi, entzun eta ukitu daitekeen erakusketa baita. Argazkiak, dokumental bat eta errealitate horiek hobeto sentitzen eta ezagutzen lagunduko diguten hainbat objektu jasoko ditu.

Ronak Press irabazi-asmorik gabeko elkarteak ekoitzi du 33 Paraleloa proiektua. kazetaritza dute gure errealitatearen konplexutasuna ulertzeko tresna. Hala, 33 Paralelo erakusketan, Karlos Zurutuza, Jewan Abdi, Gilad Sade eta Andoni Lubaki profesional ezagunen lana ikusi ahal izango dugu; azken honek bi domina irabazi ditu Moscow International Foto Awards ospetsuan, Sirian egindako lanagatik.

BISITA GIDATUAK
Erakusketak, gainera, Karlos Zurutuza eta Andoni Lubakiren bisita gidatuak eskainiko ditu. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta aldez aurretik izena eman beharko da lekua erreserbatzeko:
lankidetza@donostia.eus / 943481471

Irailak 18
10:30-11:45 (Euskara) / 12:00-13:15 (Gaztelania) / 17:00-18:15 (Euskara) / 18:30-19:45 (Gaztelania)

Irailak 19
10:30-11:45 (Euskara) / 12:00-13:15 (Gaztelania)