Haurtxokoak eta Gaztelekuak Irailaren 10ean zabalduko dira Donostian

0

Haurtxokoak

Haurtxokoak, irailaren 10ean, ostiralean irekiko diraHaurtxokoen ordutegia:
Asteartetik ostegunera eta larunbatak: 17:00-19:15
Ostiralak: 17:00-19:45

Arratsalde guztian zehar txanda bakarra izango dugu, baina sartzeko eta irtetzeko momentu zehatzak egongo dira.
Sartzeko: egunero 17:00-17:30 bitartean.
Irtetzeko:
Asteartea, asteazkena, osteguna, larunbata: 18:30etan edo 19:15ean
Ostirala: 19:00etan edo 19:45ean

Arratsaldero hezitzaile bakoitzeko 10 haur egongo dira gehienez.

Haurtxokora joan ahal izateko hitzordua eskatu beharko da e-mailez haurtxoko bakoitzera idatziz.

Antiguako Haurtxokoaren kasuan, irailaren 11n irekiko da.
Ordutegia 16:00-18:00 izango da.
Sartzeko momentua: 16:00-16:30 bitartean eta irtetzeko 18:00etan
10eko taldeak osatuko dira.
Hitzordua eskatu beharko da ere; erreserba egiteko larunbat horretako astean bertan emaila bidali beharko da, astelehenetik ostiralera (12.00ak arte).

Gaztelekuak

Gaztelekuak ere zabalik izango dira irailaren 10etik aurrera ordutegi hauetan:

Aiete, Altza, Amara, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene
Asteartetik Ostiralera: 17:30-20:00
Larunbata: 17:30-20:30

Aiete
Asteartetik Ostiralera: 17:00-20:30
Larunbata: 16:30-20:00

Antigua
Larunbata: 18:30-21:00

Gaztelekuen kasuan, bi TXANDA DESBERDINETAN egoteko aukera izango dute gazteek. Parte hartzeko ere aurretik hitzordua gorde beharko da posta elektronikoz edo telefonoz. Eta taldeak osatu gabe egongo balira mementoan bete daitezke.

ETXARRIENE
Astelehenetik larunbatera: 16:30-20:00

ADINAri dagokionean, gogoratu Haurtxokoetan HH5-LH5 ikasturteetan dauden haurrek parte hartu dezaketela, 2011 eta 2016 urteen artean jaiotakoak alegia.
Eta Gaztelekuetan berriz LH6tik aurrerako nerabeek; hau da, 2004 eta 2010 urteen artean jaiotakoak.

Kontuan izan parte hartzeko Haurtxokoetako edota Gaztelekuetako BAZKIDE FITXA bete behar dela eta dagokion Haurtxoko/Gaztelekuan entregatuta izan behar dela

RATIOEI dagokienez, hezitzaile bakoitza 10 haur/nerabeekin egongo da.

Azkenik, eta SEGURTASUNA bermatzeko honako NEURRI hauek beteko dira bai Haurtxokotan eta baita Gaztelekutan ere:
• Musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da.
• Sartu eta irteterakoan eskuak garbituko dira gel hidroalkoholikoa erabiliz.
Ahaztu gabe Haurtxokora haurrak bakarrik sartuko direla eta guraso eta senitartekoek kanpoan itxaron beharko dutela.