Maitena etorkizunerako entzungai, berriro

0

Bilboko Koral Elkarteak, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) eta bakarlari-talde zaindu batekin batera, non Miren Urbieta-Vega sopranoa, Mikeldi Atxalandabaso tenorra, Marifé Nogales mezzosopranoa, José Manuel Díaz baritonoa, Fernando Latorre baxua, Javier Tomé tenorra, Estíbaliz Sánchez sopranoa eta Alberto Abete tenorra nagusitzen diren, euskal antzerkigintza lirikoko lehen operetako bat entzunaraziko du berriro: Maitena. Ruben Fernández Aguirrek aholkatuta eta Iker Sánchezek zuzenduta, ordu eta erdiko musika-lana gauzatzea lortu dute, maskara jantzita eta segurtasun-tarteari eutsita, Ibs Classicalek ekoitzitako CD bikoitzean, entzulea XX. mendearen hasierako Lapurdiko landa-eremura eramango duen horretan. Era berean, Charles Colinen eskuizkribuan oinarrituriko partitura berreskuratzeko, Ángel Brizen lana ezinbestekoa izan da, bai eta Joxemari Iturralderena eta Nora Francorena ere Étienne Decrepten testua berrikusteko eta transkribatzeko orduan.

Kalitate artistiko handia, erakundeek babestua, «Euskal operaren kanpainak» berriz egiteko eta Euskal Opera berezko genero gisa birsortzeko indarrak batu baitituzte. Ondarea berreskuratzeko proiektu honek euskal errepertorio lirikoko partitura oso garrantzitsu bat balioesten du, musikologo askok mugarritzat jotzen dutena eta, orain arte erregistratu gabe zegoenez, oso gutxik entzuna zutena. Hala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia, eremu publikoan, Inaem – Kultura Ministerioarekin batera, eta Petronor, enpresa pribatua, mezenas eta babesle izan dira asmo handiko eta beharrezko proiektu honetan.

Aipatu bidelagun horien guztien artean, Bilboko Arte Ederren Museoaren eta Eresbilen lankidetza ere nabarmendu behar da. Izan ere, lehenengoak azaleko irudia erreproduzitzeko baimena eman du, Aurelio Artetaren Sardina-saltzailea eserita, hain zuzen ere; bigarrenak, musikaren euskal artxiboak, alegia, dagokion testuinguruan kokatu du obra, haren aurrekarien eta oihartzun historikoaren berri emanda.

Estreinaldian izandako arrakasta itzelak eta euskal geografian zehar eskainitako emanaldi ugarietan eragindako oihartzun apartak euskal operaren idealean paratu zuten Maitena, baita orain ere, egungo panoramaren barruan. CDa Ibs Classical diskoetxearen katalogoaren eta Deia egunkariaren bidez, irailaren 12tik (igandea) aurrera, 19,95 euroan. Banaketa digitala, ostera, irailaren 24an aurkeztuko da nazioarteko hogeita hamar ataritan baino gehiagotan, besteak beste Spotify, Naxos, YouTube, iTunes, Google play eta eclassical nabarmenetan.

AIPAMEN HISTORIKOA

XX. mendearen hasieran, Bilboko Koral Elkarteak euskal konpositore garrantzitsu batzuei hainbat eskaera egin zien, euskarazko errepertorio lirikoa sortzea helburu. Genero horretako lan adierazgarrienen artean Jose Maria Usandizaga, Charles Colin, Santos Intxausti eta Jesus Guridiren lanak ditugu, hala nola Mendi-Mendiyan, Maitena, Lide ta Ixidor eta Mirentxu.

ARGUMENTUA

Eszena Mendiburu baserrian kokatua dago, Lapurdiko natura bete-betean. Bertako nagusiak, Piarres nekazariak, Maitena alaba Ganitxekin ezkondu nahi du, Maitenarekin maiteminduta dagoen gizarte-klase oneko gaztearekin. Aitzitik, alabaren bihotza Domingo pilotariak du hunkitua. Domingo Txirolen semea da, ospe txarreko gizona bera. Maitemindutako bikoteak, aitaren asmoen kontra eta Ganitx etsita utzirik, Buenos Airesa joatea erabakiko du. Bertan, Domingok arrakasta lortuko du bere lanbidean. Halere, Ameriketan bost urte igaro eta gero, Marinak, senarra eta seme bakarra galdu eta gero, bere jostun-lanbidea utzi eta jaioterrira itzultzea erabakiko du. Etxean, aitak oraindik ere gaitzesten duela ikusiko du eta alde egitea erabakiko du. Azken unean, baina, aitak hausnartu eta geratzeko eskatuko dio, Ganitxekin ezkontzeko, hark ez baitu sekula Maitena ahaztu.

FITXA ARTISTIKOA

Charles Colin, musika

Etienne Decrept, libretoa

Bilboko Koral Elkartea, Enrique Azurza

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Iker Sánchez, zuzendaria

Rubén Fdez. Aguirre, aholkulari artistikoa / errepertorista

Ángel Briz, partitura-editorea

Miren Urbieta – sopranoa – Maitena

Marifé Nogales – mezzosopranoa – Chaadiñ

Mikeldi Atxalandabaso – tenorea – Domingo

Javier Tomé – tenorea – Batichta

José Manuel Díaz – baritonoa – Ganich

Fernando Latorre – baxua –  Piarrés

Estíbaliz Sánchez – sopranoa – Segalaria

Alberto Abete – tenorea – Segalaria