Barakaldo Antzokiko denboraldi berriak 31 ikuskizun eta Belén Cuesta, Ricardo Gómez, Iratxe Ansa edo Martioren pareko izen ezagunak dakarzkigu

0

Barakaldo Antzokiak 31 ikuskizunekin eta Belén Cuesta, Ricardo Gómez, Iratxe Ansa edo Martioren pareko izen ezagunekin emango dio hasiera denboraldi berriari.    Gaur goizean eman dute horren berri Barakaldoko Antzokiko buru Rakel Olallak eta antzokiaren zuzendari Ana López Asensiok.  «Berrikuntza ugarirekin emango diogu hasiera denboraldi berriari, eta espero dugu hau izatea pandemiaren karietara  edukiera murriztua duen azken denboraldia», adierazi du Olallak.

Barakaldo Antzokia da denboraldi berri honetan hamar lan eskainiko dituen bakarra, eta horietako bat, erabateko estreinaldia. Antzokia mustu zenetik, programazioaren zati bat kalera irtengo da, herritar guztiak eszena-arteez gozatzeko aukera izan dezan. «Urriaren lehenaren aurretik zabalduko ditu ateak Barakaldo Antzokiak, eta gure plazetan eskainiko diren hiru ikuskizunetara joan ahal izango gara», iragarri du antzokiko buruak. Rataplán Jaialdiaren barruko proposamenak dira horietako bi, eta Eskulturen plazan ikusi ahal izango dira Kultura Arloaren laguntzari esker. Irailaren 20an, La punta de mi nariz, eta Sin Ojana, berriz, 26an. Hirugarrenak, ostera, aurten 25 urte beteko duen Ostiral flamenkoak programa  aurkeztuko du.  Daniel Doña Dantza Konpainiaren Campo Cerrado da ikuskizun hori, eta Herriko Plazan aurkeztuko dute, irailaren 24an.

Bestalde, guztiek eszena-arteez goza dezaten asmoari jarraikiz, azken orduko sarreren onuradunen adin-tartea handitu egin da. Orain arte, 13-26 urte bitarteko gazteek % 50eko deskontua zeukaten  hautatutako Barakaldo Antzokiko ikuskizunetan; orain, ordea, 30 urtera luzatu da tartea. Urri-urtarrilean, modalitate horri atxiki nahi zaionak 12 ikuskizun izango ditu aukeratzeko.  Familia ugariek, guraso bakarrekoek eta harrerakoek ere % 15eko deskontua izango dute ikuskizun guztietan.

Irailean emango zaio hasiera denboraldi berriari, eta urtarrilean amaituko da. Kale ikuskizunen ondoren hasiko da areto denboraldia urriaren lehenean, Metamorphosis Dancek eskainiko duen Al desnudo ikuskizunarekin. Iratxe Ansa 2020ko Dantzako Sari Nazionala eta Igor Bacovichek aurkeztuko digute Dantzaldia Jaialdiaren barruan dagoen pieza hau, normalean ikusterik ez dugun dantzarien lana nolakoa den erakusten diguna.

Dantzarekin jarraituz, hilaren 9an, Lokkeren proposamen bat iritsiko da, Olatz de Andres piezaren zuzendariaren konpainia. Hurrengo pieza haurrei zuzenduta dago.  6 urtetik gorako haurrek argiarekin dantzatzeko hitzordua dute urriaren 24an.  Una ciudad de sombras da, eta Lasala Teatre eta Com Un Llum konpainiek sortu dute, eta hip-hop eta popping tailer bat izango du lagun.

Azaroaren 19an Barakaldo Antzokia estreinatuko da.  Eva Guerreroren konpainiak LOF-Ladies On fight ikuskizuna taularatuko du, emakumeen borroka libreko gaua eta eszenan benetako ring bat eginez.

Dantza amaitzeko urtarrilera arte bidaiatu behar da, 14an Sol Picó helduko da Malditas Plumas  lanarekin.   Bartzelonako Paraleloko vedette baten istorioa, Picók berak bizia ematen diona, bere oroitzapenak kontatzen dituena.  1920ko hamarkadako  kabaretaren munduari omenaldia.

25 OSTIRAL FLAMENKOEZ GOZATZEN
Dantzaren errepaso honetan, Ostiral Flamenkoen barruan ikusi ahal izango diren bi ikuskizun utzi dira alde batera. «Zergatik? Ziklo honen 25 urteak beteko direnez aurten, hori aurkezteko prentsaurrekoa ematea merezi duelako, berritasun batzuekin batera etorriko baita gainera», adierazi du Lopez Asensiok.

Gauza bera gertatzen da musikarekin: 7 proposamenetatik 4 Ostiral Flamenkoetan kokatzen dira, Martiriotik Israel Fernandezera doazen izenekin, eta aste gutxi barru jakinaraziko dira.  «Bazil Meaderen gospelaz, ordea,  hitz egin dezakegu, London Community Gospel Choir abesbatzarekin azaroaren 7an iritsiko baita.
Azpimarratu nahiko genuke proposamen hau Arteta musika akademiaren ekimenez etorriko dela, eta ilusio berezia egiten digula Barakaldoko erakundeen kultur ekimenetan parte hartu ahal izateak», azpimarratu du Barakaldo Antzokiko zuzendariak.

Abenduaren 17an, The Sey Sister etorriko da ghanatar jatorriko sekulako hirukote kataluniarra  We got you back diskoa aurkeztera.   Urtarrilaren 20an, 360º zikloa berreskuratuko dute, Fetén Fetén bikotearen musika sormena eta irudimena aurkezteko, Jou González saxofoi-jotzaile eta klarinete-jotzailearekin batera.