Bidaietan espezializatutako kazetari frantsezak Gasteizen dira asteburuan

0

Asteburuan Frantziatik etorritako kazetariek, bidaiaetan espezializatuak, Gasteizko baliabide turistiko esanguratsuenak ezagutuko dituzte eta, ondoren, hedabide digital ezberdinetan ezagutaraziko dituzte.

Ezagutza-bidaia Gasteizko Turismo Bulegoak antolatu du, Basquetourren eta Pariseko OETaren laguntzarekin, eta parte hartzen duten hedabideak, estatu guztiko irakurlerekin, “Dynamic Senior” eta “L’indigomag e-mag des autres voyages” dira. Lehena, osasuna, turismoa, fitness, edertasuna, moda, etxea, aisia, brikolajea, kultura eta abarrei buruzko artikuluekin, senior publikoari zuzendua dago. Bestalde, “L’indigomag”-ek, premium publikoarentzat egina, bidaiei buruzko erreportajeak eskaintzen ditu ikuspegi desberdin eta original batetik, eta tradizioa eta modernotasuna eskutik doazen abentura batera eramaten ditu irakurleak, gutxi ezagutzen diren lekuak aztertzen ditu eta turismo solidarioa eta bidezko merkataritza sustatzen ditu.