Eskolak osasun alarma egoera Kontingentzia Planaren protokoloei jarraituz kudeatu zuen 2020-21 ikasturtean. Plan hori, zalantzarik gabe, tresna baliagarria eta baliotsua izan zen egoera horrek eskatzen zituen baliabideak eta beharrak antolatzeko.
Egungo egoera dela eta, ilusioz beteta ekiten diogu ikasturte berriari, pixkanaka normaltasunerako bidea jorratuko dugulakoan, baina badakigu 2021-22 ikasturte osoan prebentzio neurriak hartzen jarraitu beharko dugula.
Horregatik, COVID19aren aurkako Kontingentzia Planak erreferentea eta ezinbestekoa izaten jarraituko du, erakunde osoak batera jardun ahal izateko. Dokumentu honen helburua COVIDen aurkako prebentzio ekintza kudeatzeko neurri eguneratu guztiak jasotzea da.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren protokolo berriak, iragan ikasturtearekiko berrikuntza garrantzitsua ekarri du, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak dituzten Musika Eskoletako taldeak Hezkuntza Orokorreko Bizikidetza Talde Egonkorrekin (BET edo “talde burbuila”) parekatzen baititu.
Hori dela eta, Eskolako adin horietako taldeek saio guztiak aurrez-aurre jasotzeko aukera izango dute.
Kontingentzia Planean ezarritako neurriak funtsezko hiru alderdiren inguruan egituratzen dira: espazioen eta pertsonen antolaketa, neurri higienikoak eta sor litezkeen COVID19 kasuetarako protokoloak.
Arau orokor gisa, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da ikastetxeko langile, irakasle eta ikasle guztientzat espazio guztietan eta une oro, 6 urtetik beherakoek eta haizezko instrumentuak jotzen ari diren pertsonek izan ezik. Maskara higienikoa izango da gutxienez, eta dagokion ziurtagiria eta homologazioa izan beharko ditu. Rejilladun maskarak ez dira homologatuak, eta ondorioz, ezin izango dira Eskolan erabili.
Gutxienez 1,5 m-ko segurtasun tartea mantendu beharko da burbuila edo Bizikidetza Egonkorreko Talde (BET) gisa hartu ezin diren erabiltzaile guztientzat.
Eskuetako higienea maiz egingo da. Ikasgelako sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa jarriko da, ikasle guztiek erabil dezaten.
Norberaren erantzukizunari helduz, etxean bertan tenperatura hartzea gomendatzen da, ikastetxera joan aurretik, eta ez dira joango sukarra (>37º) eta COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten ikasleak, irakasleak eta bestelako profesionalak, COVID-19 diagnostikoaren bidez isolatuta dauden ikasleak edo irakasleak; ezta etxean berrogeialdian daudenak ere. Gaixo dauden, bakartuta dauden edo maskara eraman ezin duten ikasleek eskolak online jarraitu ahal izango dituzte. Halaber, Eskolan bakartze gela bat prestatu da badaezpada ere.
Eskolan kontuan hartuko da COVIDerako egokia den garbiketa protokoloa, osasun agintarien eta prebentzio teknikarien jarraibideen arabera. Erabilera bakoitzaren ondoren, lekua, erabilitako aparatuak eta osagarriak garbituko dira eta eskola saioak hasi eta amaitu aurretik, aireztapen protokoloak mantenduko dira. Ikasgela guztietan, garbiketa bermatzeko kit-a egongo da.
Langileentzako, ikasleentzako eta gestio zehatzetarako sarrera mugatua izango da. Familiak, kudeaketak egiteko, tutoretzarako edo desgaitasuna dutenen eta 0-2 urte bitarteko ikasleen kasuan izan ezik sartu daitezke bakarrik. I. mailako eta Musika Hizkuntzako ikasleak eskolan sartuko dira irakaslea taldearen bila kanpoko atera joaten denean. Eskola saioa amaitzean ere irakaslea taldearekin aterako da. Gainerako ikasleak banaka sartuko dira ikastetxean, segurtasun tarteak gordez.
Eskolako zerbitzuak
Eskolak hasi zirenetik, irailaren 7tik, Atotxa egoitza nagusiaren instalazioak irekita daude ohiko ordutegian, 08:00etatik 22:00etara.
Aretoen edo gelen erreserba aurrez-aurre edo formulario honen bidez kudeatuko da.
Liburutegia irailaren 13tik aurrera irekiko da, espazio berriak egokitzeko egindako obraren ondoren. Bitartean telefonoz erantzungo da 943297831 telefonoan. Ikasturtearen ohiko ordutegia honako hau izango da: astearte, asteazken eta ostiraletan, goizez, 10:30etik 14:30era eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus