Euskadik Extremadurari eman dio Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren Topaketen lekukoa

0

Paul Ortegak, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak, Méridan egon da Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren XIV. Topaketen aurkezpenean, iaz Bilbon antolatu zirenak.

Jose Ángel Calle, Extremadurako Nazioarteko Lankidetzaren Agentziako zuzendariarekin batera, Ortegak lankidetza deszentralizatuaren papera azpimarratu du, eskualdeko eta tokiko erakundeek egiten dutena, “dinamikoena eta emergenteena; hainbat tokitako gizarte zibilaren, GGKEn, gizarte mugimenduen arteko sareak josteko ahalmena duena”. Horren garrantzia nabarmentzeko, hain zuzen, autonomia erkidegoek “Krisietatik ateratzeko lankidetza behar da” kanpaina egin dute, nabarmentzeko krisialdiei aurre egiteko elkartasuna eta nazioarteko lankidetza ezinbestekoak direla.

Ekimen bateratua

Urtero bezala, autonomia erkidego guztiek adierazpen bateratu bat sinatuko dute, egungo izurrite-egoeran garapenerako lankidetzaren erronkak eta aukerak mahaigaineratzeko. Halaber, nazioarteko ekarpen solidarioa egingo dute, aurten txertoak erosteko balioko duena.

Azaroaren 24tik 26era egingo diren topaketen helburua da administrazio autonomiko eta lokalek lankidetza publikoko politiketan egiten duten lana trukatzea.