Sefanitroko lanak azkenean azpiegitura gaietan hobekuntza berriak txertatu dituelako berria eman du Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok. Berrikuntzen artean nabarmentzekoak dira bi zubibide berriren eraikitzea autobideko Barakaldorako irteera Arrontegiko zubitik hobetzeko eta Lutxana eta hirigune barakaldarraren arteko oinezkoentzako lotura egiteko.
«Bi adarrok eraikiz lortuko dugu autobideko irteera seguruagoa izatea eta oinezkoentzako lekua, zabalagoa. Gaur egun dagoen espaloia 2013an eraiki zen, orain itxita dauden tuneletatik igaro beharra saihesteko. Planean, oinezkoek leku zabalagoa izango dute etorkizuneko Sefanitroko eremutik La Florida eta Lurkitzaga kaleetara. Horrela, Lutxana eta hiriguneko lotura eta dezente narriatua dagoen Lurkitzagako dorretxeko ingurua hobetuko ditugu.
Jarduketaren karietara, beste leku batera eraman beharko da Garbigunea, baina oraindik ez du erabaki Aldundiak nora. `Puntu garbiak’ hartzen duen lurzorua ere oinezkoentzako eta berdeguneetarako izango da.
Hasieran planean barne-sartuta ez zeuden beste hobekuntza batzuk dira Lutxana eta Desertu-Urban arteko oinezkoentzako lotura espaloi baten bidez; Olaetxea apezpikuaren kalea berrurbanizatzea, zirkulatzeko lau errai izan ditzan; Artzain Onaren kalea eta itsasadarreko errepidea lotzeko ingurabide berria eta, azkenik, Artzain Ona eta Olaetxea apezpikua kaleen lotuneko oinezkoentzako espazioa hobetzea.
Gogoratu, bestalde, Pizarroren Arloak sustatutako planak Tun-Tun mendiaren paisaia berreskuratzea aurreikusten duela 71.000 metro baino gehiagoko parke bihurtzeko, hiriak beste `birika berde bat’ izan dezan eta Itsasadarraren Eskuinaldetik Barakaldorako ate nagusia edertzeko. Planaren barruan dago Sefanitroko zama-tokia berreskuratzeko jarduketa, Eusko Jaurlaritzak hasia baitu Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean sartzeko espedientea, eta ekipamendu publikoetarako alde bat ere, auzoa gizarte-kultur, kirol eta herritarrentzako arretarako administrazio zerbitzuz hornitzeko.
Joan den apirilaren 27an onartu zuen Plangintzako Aholku Batzordeak Sefanitroko eremurako plana. Ostegun honetan aztertuko du Informazio Batzordeak azken berrikuntzak biltzen dituen proiektua, eta datorren astean Udalbatzak ezohiko bilkura batean onartzea da Pizarroren asmoa.