Abian dira barakaldarrak Barakaldoko Enplegu Planean sartzen laguntzeko informazio-saioak

0

Gaur iragarri du Enplegu, Gizarte-kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok abian jarriko direla herritar barakaldarrak 2020-2021eko Enplegu Planera biltzen laguntzeko informazio saioak hirugarren urtez.

Aste honetan bertan hasiko dira saioak eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Inguraldeko Enplegu Zentroan.

«Tresna efikazak dira informazio saioak, langabezian direnei orientabidea eskaintzen dietelako, bai eta EnplegU Planeko lanpostuetara sartzeko bidea errazten ere.  Aldi baterako lan esperientziari esker, errazago izango dute lan merkatura sartzea, eta lanpostu egonkorrago bat aurkitzea», azaldu du Pizarrok.

Informazio-saioetarako interesa dutenek Inguraldeko enplegu-zentroarekin jarri behar dute harremanetan, Innobak Beurko eraikineko instalazioetara joanda (Dolores Ibárruri pasealekua, 82- Beurko Zaharra. 38. pabiloia) edo 944 189 044 telefonora deituz.

Bilera horiek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren mendeko Lanbideren dirulaguntzak emateko zain dauden bitartean egingo dira. Erakunde hori Idoia Mendia lehendakariordeak zuzenduko du, kontratazioei ekin ahal izateko.

Informazio-saioak Inguraldeko jendaurreko ordutegiaren barruan egingo dira; irailean, 09: 00etatik 13: 00etara.  Bileren kopurua eskariaren arabera finkatuko da, eta bilera horietan agintariek ezarritako osasun-neurriak errespetatuko dira, Covid-19ren hedapena saihesteko.

160 TOKI
Juan Antonio Pizarrok gogora ekarri duenez, Barakaldoko 2021-2022 Enplegu Planak 160 pertsona zuzenean kontratatzea aurreikusi du (gazte plana batuta), 4 eta 8 hilabete bitartean. Guztira, 68 proiektu garatuko dira.

Inguraldeko Enplegu zinegotzi ordezkariak informazio saioetan parte hartzera animatu ditu barakaldarrak edo, gutxienez, LANBIDEn lan eskaera eta curriculuma eguneratzera.»Garrantzitsua da informazioa eguneratzea, Lanbidek berak egiten duen Enplegu Planerako hautagaien hasierako hautaketa egin ahal izateko.  Inguralden antolatzen ditugun informazio saioetan, xehetasunez ezagutu ahal izango dira zertan dautzan sortuko diren lanpostuak eta zein diren haiek lortzeko bete beharreko baldintzak», adierazi du  Pizarrok.