Ahalduntze feministarako gazte talde bat dinamizatuko du ikasturte honetan Barakaldoko Gazteria Zerbitzuak

0

Gero eta gizarte berdinzaleagoa lortzeko ari da lanean Barakaldo, eta eginkizun horretan, hezkuntzarena da, hain zuzen ere, jarduketa-ildorik hoberenetakoa. Gazte Bulegoa Gazteria Udal Zerbitzuak,  bat egin du helburu horrekin, ahalduntze feministarako gazte talde bat bultzatuz. Horrela, bada, hausnarketa, prestakuntza eta parte-hartze gune horretan proposatuko dituzte gazteek Gazteria Udal Zerbitzuak hemendik aurrera eskainiko dituen ekintzak, gizon eta emakumeen artean gero eta gizarte berdinzaleagoa eraikiz  joan dadin», adierazi du Gazteria arloko zinegotzi Jonathan Martinek.

Joan den ikasturtean, 50tik gora gaztek hartu zuen parte Gazte Bulegoa udal zerbitzuak feminismoa bultzatzeko antolatutako tailerretan. Partaideek beraiek proposatu zituzten zuzenean, beharren eta interesen arabera, tailerretan jorratu beharreko gaiak. Nahien izan zituzten gaien artean daude autodefentsarakoa, gordofobiari buruzkoa edo publizitate sexista ikuspegi kritiko batetik aztertzekoa.

«Aurtengo ikasturte honetan, ordea, ez dugu soilik ikastaro eta tailerrez osatutako programa bat eskaini nahi; Gazte Bulegoa gazteriaren gune propioa ez ezik, feminismotik beretik eraikitako gune ere izatea nahi dugu», adierazi du Martínek. «Finean,  gazteen interes eta beharrizanei egokitutako esperientziak eta jakintzak partekatzeko sare bat sortzea da egitasmoaren helburua. Horregatik, egitasmoa abian jartzen den une beretik, gazteek proposatuko dituzte ahalduntze feministaren esparruan aurten garatuko ditugun jarduerak», zehaztu du.

Datorren irailaren 17rako, hurrengo ostirala, deitu du Gazte Bulegoa Zerbitzuak batzar bat, eta han azalduko die interesatuei egitasmo berria eta zein izan duen egitasmoak dinamika. Interesa duen edonork hartu ahal izango du parte, Donibane kaleko Gazte Bulegoaren bulegoan, 17:30ean.