Artolazabal eta Justizia ministroaren arteko bilera Bilbon

0

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Pilar Llop Espainiako Gobernuko Justiziako ministroarekin lan-bilera izan du Bilbon.

Bileran izan dira, halaber, Ana Aguirre Justiziako sailburuordea eta Eugenio Artetxe Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendaria, Pablo Zapatero Justiziako Estatuko idazkaria eta Rafael Lafuente ministroaren kabineteko aholkularia.

Topaketaren helburua izan da bi erakundeek justiziaren arloan dituzten erronkak identifikatzea, eta, horrez gainera, administrazio bakoitzaren eskumenak garatzeko kogobernantzan eta lankidetzan sakontzea. Bi erakundeek helburu dute justizia-zerbitzu publikoa eraldatzea, gizartearen beharren arabera, eta justizia humanizatuago, irisgarriago eta digitalago batera egokitzera bideratzen dituzte beren egiturak.

Ministroak amaiera eman die joan den asteazkenean Euskalduna jauregian Urkullu lehendakariak inauguratu zituen Espainiako Abokatutzako Elkargoen Gobernu Batzordeen VIII. Jardunaldiei.