Bingen Zupiriak “Egilea Argitalpen Mundu Berrian” topaketaren VIII edizioan parte hartu du

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak «Egilea Argitalpenaren Mundu Berrian» topaketaren VIII. edizioan parte hartu du. Topaketa Bizkaiko Foru Liburutegian izan da, eta mundu osoko adituak bildu ditu bi egunez. Jardunaldietan, Istorioak kontatzeko modu berriak eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berriak jorratu dituzte. Zupiria sailburuak azpimarratu duenez, Kulturaren Euskal Behatokiak 2020. urtearen amaieran emandako datuen arabera, Euskadin irakurketa da kultur praktika nagusia: herritarren % 75ek diote liburuak irakurtzen dituztela, zinemara edo kontzertuetara joatearen gainetik. Gainera, Euskadiko irakurketari dagokionez, paper-formatua da nagusi (%79) ordaindutako deskargen (%7) edo doakoen (%14) aldean.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu duenez, irakurketa digitalak ere gora egin du: «E-Liburutegiak, gaur egun, 52.000 erabiltzailek osotzen duten irakurle digitalen komunitate bat du eta 22.895 titulu biltzen ditu. Gure liburutegi digitalak 2014an ibilbidea hasi zuenetik, 505.000 mailegu baino gehiago egin dira. Erabiltzaileen eta maileguen kopuruak gora egin du urtetik urtera, goranzko joera izan du. 2020ko martxoan, apirilean eta maiatzean inozko daturik onenak izan zituelarik. 2021ean pandemiaren aurreko kopuruak gainditzen ari da».