Gizonezko bat atxilotu du Barakaldoko Udaltzaingoak droga trafikoagatik, eta beste bat, berriz, zenbait agenteri eraso egiteagatik

0

Hiru gizon atxilotu ditu Barakaldoko Udaltzaingoak asteburu honetan, hainbat delitugatik, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotzi Ángel Madrazok gaur adierazi duenez. Zehazki, osasun publikoaren aurkako delituagatik (droga trafikoa), agintaritzako agenteei aurka egiteagatik eta bide-segurtasunaren aurkako delituagatik izan dira atxilotuak.

Arratseko 20:00etan gertatu zen lehenengo atxiloketa, ikastetxe batetik hurbil dagoen erdiguneko parke batean. Alde hartan zebiltzan Toki Poliziako agenteei  herritar batek egindako eskariari erantzun, eta gazte talde batean substantzia estupefazienteak trafikatze ari zirelako  mugimendu susmagarriak gertatzen ari zirela egiaztatu zuten. Horrez gainera, emakume batek diru truke droga-salerosketaren bat egin zezakeela ikusi zuten

Poliziek inplikatuak atzeman, eta haxixez eta marihuanaz osatutako 16 gramo aurkitu zituzten.  Horrez gainera, eroslea identifikatu zuten, administrazio-salaketa jartzeko, bai eta ustezko droga-saltzailea ere, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita (droga-trafikoa).

Udaltzainek Bilboko bizilagun bat ere atxilotu dute asteburu honetan, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita epailearen aginduz atxilotzeko agindua jaso bazuen ere  epaitegietara joan ez zena.  Polizia-dispositibo bat aktibatu eta gizon hori aurkitu ondoren, atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

Halaber, Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du Gurutzetako taberna batean agente batzuei eraso egiteagatik.  Patruila bat bertaratu zen, antza denez, bi gizon terrazaren inguruan elkarri aurre egiten ari zirelako, terrazako elementuak txikitzen ari zirelako eta eguzkitakoekin elkar jotzera ere iritsi zirelako.

Inplikatuetako batek aurre egin zien gertatutakoa argitzen saiatzen ari ziren udaltzainei, eta eraso egin zien; beraz, ertzainek geldiarazi egin behar izan zuten.

Gizona atxilotu egin zuten, dagozkion izapideak egiteko eta epailearen esku uzteko.