Javier Hurtado sailburuari elkarrizketa

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua elkarrizketatu dute hasi den Iñigo Lejarzaren “8 días, 7 noches” irratsaioan.

Abuztuko datu ofizialen zain, sailburuak uda “oso positibotzat” jo du, 2019ko inguruko kopuruekin, eta aurreratu du datu hobeak espero direla abuzturako.Ildo horretan, sailburuak pandemiaren aurretik sektoreak egindako lan eskerga aldarrikatu nahi izan du; izan ere, lan horrek, turismo jasangarriarenaldeko apustuarekin batera, “turismoaren arloanerkidegorik lehiakorrena izatera eraman gintuen”.

Turismo jasangarriaren aldeko apustu hori Turismoaren Kode Etikoan islatzen da. “Aniztasun handiko lurraldea dugu, 2 ordu eskaseko bidaian batetik bestera joan daitekeen leku paregabea gara”,eta, uda honetan, bisitariek eskaintza horren sustapenari erantzun diote. “100.000 familia baino gehiago bizi dira turismoaz, eta gauzak ondo egiten jarraitzen badugu, hazkunde iraunkorra eta jasangarria izaten jarraituko dugu.

Sailburuak azaldu du kirol-turismoa desestazionalizazioa bultzatzen duen askotariko eskaintza horren parte dela, surfa, zikloturismoa eta naturako turismoa bezalaxe.

Azkenik, sailburuak gogorarazi du datorren astetik aurrera gaueko aisialdirako laguntzak eskatzeko epea zabalduko dela. Laguntza horiek 12 milioi euroko zuzkidura izango dute eta bideratuko dira“gaizki pasa duen sektore bati laguntzera. Azken batean, erakunde guztiek koordinatu behar duten sektoreei laguntzeko estrategiaren parte izango diralaguntza horiek.