Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako liburutegia irekita, espazioa hobetzeko eta egokitzeko obraren ondoren

0

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako liburutegia zerbitzu publikoa da eta bere funtzio nagusia Eskolaren prestakuntza beharrei eta herritarraren informazio beharrei erantzutea da.

Liburutegiak bere instalazioen zati bat berritzen eman ditu udako hilabeteak eta espazio berriak egokitzeko egindako obraren ondoren betiko martxan irekita egongo da.

Zerbitzuak

Liburutegiaren zerbitzu nagusiak: informazio zerbitzua, maileguak, fonoteka, irakurketa gunea, hemeroteka, internet sarbidea eta on-line zerbitzuak eskeintzea dira.

Gaur egun, Donostiako Musika eta Dantza Eskolan 22000 dokumentu baino gehiago daude jendearen eskura. Partitura, diska, liburu, DVD, aldizkari eta CD-ROM-ez osaturiko bildumaren helburua, musika eta dantza eskola baten esparruan, musika eta dantza ikastea eta irakastea da.

Neurriak

Egungo egoera dela eta, liburutegian sartzeko eta egoteko nahitaezkoa da pertsonen arteko distantzia errespetatzea, eskuak maiz garbitzea eta maskara erabiltzea. Liburutegian sartzeko ez da aurretiko hitzordurik beharko baina aforoa mugatua izango da. Ezin izango da taldeetan sartu 8 urtetik beherakoak izan ezik, heldu baten laguntzarekin sartu ahal izango dira. Liburutegiak amankomuneko lekuak erabilera bakoitzaren ondoren garbituko direla bermatzen du.

Ordutegia

Ikasturtearen ohiko ordutegia honako hau izango da: astearte, asteazken eta ostiraletan, goizez, 10:30etik 14:30era eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Gabonetan, Aste Santuan eta udaran, aldiz, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara izango da, abuztuan itxita egongo delarik.

Kontaktua

Liburutegiarekin kontaktuan jarri nahi izatekotan idatzi mezu bat info-liburutegia@donostiaeskola.eus helbidera edo deitu telefonoz 943 297 831 zenbakira.

Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus