Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren asteroko bilera egin du gaur, eta honako akordio hauek onartu ditu:
- Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzeko lege-proposamena aintzat hartzearen aldeko irizpidea
- 400.000 euroko laguntzak Euskadin jatorria duten produktuak elkarrekin merkaturatzen dituzten nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarteentzat eta elkarte horien batasun edo federazioentzat.
- 2021eko ekitaldian itunpeko ikastetxeetako Lanbide Heziketako irakasleen gaurkotze zientifiko eta teknologikoa –erronka errealetan oinarritua eta enpresekin lankidetzan- sustatzeko dirulaguntzen deialdia, 380.000 euroko zenbateko globalarekin.
- Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen 2021-2022 ikasturteko hezkuntza-itunak gauzatu ahal izateko gastu aurreikuspena. Gastu aurreikuspen hau 630.570.605,57 eurokoa da, 7.157 gela ituntzeko.
- René Cassin sariaren XVIII. deialdia.