Astelehenean zabalduko da euskara ikasteko udal laguntzak eskatzeko epea Barakaldon

0

Datorren astelehenean, irailak 27,  euskara ikasteko dirulaguntza deialdi berri bat irekiko du Barakaldoko Udalak.  2018an partida handitu ondoren, berriz ere 40.000 euro banatuko dira  laguntzetan, HABEk homologatutako edozein zentrotan ¿ Barakaldokoak nahiz udaletik kanpokoak ¿ Euskara ikasi dutenen artean, joan den ikasturtean (2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra). Eskabidea aurkeztu nahi dutenek Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezakete informazio bila edo www.barakaldo.org eta euskara.barakaldo.eus webguneak kontsultatu», azaldu du Iratxe Foces Euskara zinegotziak.

Dirulaguntzaren bat jaso ahal izateko, nahitaezkoa da, besteak beste, gutxienez % 70eko asistentzia izatea; Barakaldon erroldatuta egotea eta 16 urtetik gorakoa izatea.

IKASTAROAREN ZENBATEKO OSOA ERE
Eskatzaileek matrikula-gastuen % 80 – % 100 bitarteko kopurua berreskuratu ahal izango dute, kasu bakoitzaren arabera.   Diru-sarrerarik gabeko langabeek edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek Barakaldoko euskaltegietan ikasi badute, ikastaroan inbertitutako kopuru osoa jaso dezakete.

Urriaren 8ra arte eskatu ahal izango dira laguntzak. Pandemia egoera dela eta, eskaerak modu telematikoan aurkeztea gomendatzen da, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. «Horretarako,  identifikazio elektronikoren bat izan beharko da, B@kQ, adibidez. Gogoan izan doan lortzea dagoela, HAZeko udal bulegoetan eta hitzordurik gabe», gogorarazi du Fozesek.

Aurrez aurreko eskabidea egitea aukeratuz gero, nahitaezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea telefono honetan: 944 789 200.