Gimnasia aktiboko eta igeriketa gidatuko tailer berriekin emango dio hasiera ikasturteari Barakaldo Kirolak-ek

0

Hastear du Barakaldo Kirolak-ek aurtengo kirol-ikasturtea, eta kirol-modalitate berriak dakartza jarduera-eskaintzan. Gaur goizean aurkeztu du Barakaldo Kirolak-eko buru Iñigo Asensioak 74 kirol-ikastarorekin dakarren denboraldi berria. «Barakaldo Kirolak-eko bezeroak eskatu dizkiguten ikastaroak –  Body Rono, Fit Circuit Training, gimnasia aktiboa edo igeriketa gidatua – eskainiz ekingo diogu denboraldi berriari. Datorren astelehenean, irailak 20, hasiko dira aurreinskripzioak kiroldegi guztietan.

Urriaren 4an eta 5ean hasiko da kirol jarduera guztien ikasturtea.  Modalitate berriak eskainiko dira jarduera fisikoetan, barakaldarren sasoia hobetzeko. Body Tonok, esate batera, indarra, koordinazioa eta malgutasuna konbinatzen ditu, garapen harmonikoa lortzeko, ariketa osasungarriak eta atseginak eginez. Ariketa hipertrofikoak dira  Fit Corcuit Training-en, berriz, entrenamenduak, ariketa eta etenaldiak konbinatzen ditu.  5-10 saioko zirkuituak dira, eta horietako bakoitzean muskulu-talde bat lantzen da.  Gimnasia Aktiboa ere sartu da, helduei zuzendua, intentsitate txikiko eta ertaineko ariketekin, gorputz malgua eta arina eta jarrera-heziketa egokia mantentzeko helburuz.   Gainera, zahartze aktiboko ikastaroak mantenduko dira, lehen Adinekoen Gimnasia esaten zitzaiona.

Gorostitzako eta Lasesarreko kiroldegietan eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan egingo dira jarduerak, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. «Interesa duenak kiroldegietako edozeinetan eman dezake izena», esan du Asensiok, herritarrak animatuz.

URETAKO JARDUERA BERRIAK
Urriaren 4an eta 5ean hasiko dira uretako jarduerak ere, bai Lasesarren bai Gorostitzan. Aurten, beste modalitate batzuk eskainiko dira, hala nola, igeriketa gidatua, bezeroak igeriketako entrenamenduan has daitezen. «Hobekuntza fasean aritu eta praktika berariazkoagoa egin nahi dutenei zuzenduta dago», azaldu du presidenteak.

Horrez gainera, hileko jarduerak eskaintzen jarraituko dute kiroldegiek, hala nola, aquacombi, aquagim, igeriketa terapeutikoa, matroigeriketa eta adinekoentzako ur gimnasia.  Niniek, 3 urteko umeek, lehen eta bigarren mailakoek, 6 urtetik gorakoek eta 3 urteko umeek eta haien senideek ere izango dituzte igeriketa ikastaroak.

Bestalde, Lasesarreko UBOk goizeko jarduerak irailaren 16an hasiko dituela  iragarri du presidenteak.