Jardunean da Barakaldon Udala Etxean, herritarra online izapideetan gidatzeko tresna

0

Abian da dagoeneko Udala Etxean Gaur goizean iragarri du Barakaldoko alkate Amaia del Campok herrritarrei  udal izapideak errazago egiten lagunduko dien tresna hasia dela martxan. Udalak lankide duen TTS enpresa alemaniarrak, enplegatuak eta herritarrak trebatze eta gaitze digitaleko soluziobideetan lider europarrak, sortutako tresnak egoitza elektroniko bidez tramiteak egiteko prozesuan egin beharreko urratsetan gidatzen ditu erabiltzaileak. «Oso egitasmo garrantzitsua da, ez bakarrik administrazio elektronikoa erabiltzeari beldurra galtzen lagunduko duelako, baizik eta bazterketa digitaletik ere irteten lagunduko digulako.

Barakaldo da administrazioaren alorrean hiri aurreratuenetako bat. Udala Etxean da aurrerapen horren beste adierazleetako bat. Joan den irailean 2an sartu zen Udala Etxean-en ikonoa udal webguneko egoitza elektronikoan, herritarrak gidatzeko Kultura Arloak eskaintzen dituen hiritarren kultur geletarako aurreinskripzioak egiten. «Hura izan genuen tresnaren lehenengo saio erabakigarria; inskripzioen % 24 egin zen tresna baliatuz. Datua ez da batere txarra, jakin baitakigu orain arte tramiteak aurrez aurre egin izan direla, eta ohitura hori haustea oso gaitza dela», azaldu du alkateak.

Hemendik aurrera, gero eta erabiliagoa izango da Udala Etxean online izapideetan, eta Auzoetako Partaidetzazko Aurrekontuetan eta bulego elektronikoetara bezala, beste kanal digitaletara ere helduko da, esate batera, BarakaldoApp-era.  «Horrela, gure helburua betetzen dugu, alegia, gure bizilagunei laguntzea udal izapideak eta kudeaketak egiten, on line izapidetzeari beldurra galaraziz eta seguru sentiaraziz».

Barakaldoko egoitza elektronikoak (www.barakaldo.eus eta Barakaldo APP) ordenagailuan, tabletean eta mugikorrean egin ditzakegun 300 izapide baino gehiago eskaintzen ditu.  «Badakigu izapide horiek egiteak beti zalantzak sortzen dituena.  Aurrez aurre egiten direnean era gertatzen dira halakoak;  baliteke digitalki zalantza-dantza areagotzea.  Udala Etxean tresnak laguntza emango die familiei, merkatariei, ostalariei eta enpresariei administrazioarekin harremanetan jartzean», esan du alkateak, TTSk Europa osoan  tresna hau erakutsiko duen hiria izateko Barakaldori eskaini dion aukera eskertuz, «batez ere, Udala Etxean gure herritarren parte-hartzearekin hazi delako, tresna taxutzen parte hartu baitu, haren erabilerari buruzko ideiak eta iradokizunak emanez.

Hiri honetan, gardentasunaren, gobernu irekiaren eta herritarren parte-hartzearen bidez ezarri dugun kudeaketa berriaren adibide bat».