Espainiako Gobernuak IMVren eta trenbideen gaineko transferentzia proposamena bidaliko du Euskadira

0
PRUEBA

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak eta Isabel Rodriguez Lurralde Politikako Ministroak adostu dutenez, urrian zehar, Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari helaraziko dio Gutxieneko Bizi Diru-sarrerari (IMV) eta trenbideei buruzko transferentzia-proposamena. Bi gobernuak, urte honen amaiera baino lehen, Transferentzien Batzorde Mistoa gauzatzeko asmoarekin ari dira lanean, gutxienez bi transferentzia horiek ixteko.

Hala erabaki dute Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko bi ordezkariek gaur eguerdian, Madrilen, Lurralde Politikako Ministerioaren egoitzan, egindako bileran. Sanchezen Gobernuak uztailean egindako birmoldaketaren ostean, Rodriguez ministroak bere gain hartu zuen lehen bilera izan da. Sailburuak azpimarratu duenez, lan-bilerak iraun dituen bi orduak oso emankorrak izan dira, eta ministroak transferentzien inguruan duen jarrera egiaztatzeko balio izan dute.

Bileraren ostean hedabideen aurrean egindako agerraldian, Garamendi sailburuak adierazi du transferentzien negoziaketa eta elkarrizketa prozesua gehiegi moteldu dela, eta azaldu du berak eta ministroak negoziazioaren pultsuari berriro ekiteko konpromisoa hartu dutela, «Gure talde negoziatzaileak aktibatzeko, akordioak lortzeko eta transferentziak ahalik eta lasterren gauzatzeko». Espainiako Gobernuarekin adostutako transferentzien egutegiaren epeak betetzeko zailtasunak onartu ostean, Garamendik azpimarratu du «benetan garrantzitsua» dela «bi aldeek hitzartutakoa betetzeko konpromiso irmoa izatea», Espainiako Gobernuak 2020ko urrian onartu eta Eusko Jaurlaritzak onartu zuen kronogramari erreferentzia eginez.

Horren harira, eskualdatzeek osoak eta segurtasun juridiko osoarekin izan behar dutela azpimarratu du, eta argi utzi du «ez dugula matxuratutako salgairik onartuko».

Eskualdaketa horiek gauzatzen direnean, aurtengo maiatzean Transferentzien Batzorde Mistoan zigilatu ziren lau transferentziei gehituko zaizkie: espetxeak, Errepideko Garraioa, ISSN nazioarteko kode bibliografikoa esleitzea eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikinaren eskualdaketa.

Beste transferentziak  Sailburuak gogorarazi duenez, eskualdatzeke dauden gaien zerrenda are zabalagoa da, eta bi aldeek lanean jarraituko dute kronograman jasotako gai guztietan, besteak beste, Segurtasun Zerbitzu pribatuetan, Meteorologian edo Itsasertzaren Antolaketan eta kudeaketan.

Sabino Torre Araubide Juridikoko sailburuordea Garamendirekin batera izan da eta Sailburuak Gernikako Estatutua osatzeko unea dela uste du, eta ohartarazi duenez, «Ez dago justifikaziorik emandako hitza ez gauzatzeko eta transferentziak egiteko, zailtasunak zailtasun». Bere ustez, transferentzia-prozesuari ekiteko bidea elkarrizketa, hitzarmena eta leialtasun instituzionala dira. «Orain arte erakutsi dugu, ekintzekin, eta egiten jarraituko dugu, balio horiek baitira elkarrenganako konfiantzari atea irekitzen dion giltza», gaineratu du. Transferentziak Eusko Jaurlaritzarentzat «lehentasuna» direla uste du, euskal autogobernua elikatzen dutelako, Euskadin garatzen diren politika publikoen oinarria baita