Bingen Zupiria sailburua Miquel Iceta ministroarekin bildu da bi gobernuek kultura eta kirol arloan duten agenda aztertzeko

0
PRUEBA

Miquel Icetak Kultura eta Kirol Ministerioaren titulartasuna hartu zuenetik lehen topaketa izan da gaurkoa eta baliagarria izan da, batetik, bi gobernuen arteko lehen hartu-emanerako eta bestetik, elkarren arteko kultura eta kirol arloko gaiei berriro heltzeko eta horiek bultzatzeko.

Etxepare Institutuak Donostian duen egoitzan egin den lehen bileran, besteak beste, honako gai hauek aztertu dira: bi erakundeek Euskadin garatzen diren kultura-ekimen eta erakundeetan parte hartzea, Next Generation Europako Funtsen hedapena eta aplikazioa, Artistaren Estatutuaren garapena, euskarazko kultura-proiektuei laguntzea edo euskal kultura nazioartekotzeko politikak.

Bileran parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek eta Etxepare Institutuko zuzendari den Irene Larrazak. Espainiako Gobernuaren aldetik, Kultura eta Kirol ministro den Miquel Icetarekin batera izan dira Patricia Rafael Kabineteko zuzendaria eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria.