Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen aseguramendua esleitzeko kontratu-prozedura berri baterako jarduerei hasiera ematea, 2022ko urtarrilaren 16tik 2024ko urtarrilaren 15era bitarteko aldirako eta lizitazio-prezioaren bi urteko aurreikuspena 60.480.000 eurokoa izango da(30.465.000 eurokoa 2022-2023 aldirako eta 30.015.000 eurokoa 2023-2024rako). Horrela, gaur egun arlo horretan indarrean dauden eta 2022ko urtarrilaren 16ra arte indarrean egongo diren kontratuei jarraipena eman nahi zaie.
Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak EAEko Erantzukizun Zibil Sanitarioaren eta Erantzukizun Zibil Orokorraren ondoriozko arriskuak estaltzeko hainbat aseguru-poliza kontratatuko ditu, zortzi loteren bidez.. Era berean, bizitza eta istripuestaldurekin lotutako arrisku pertsonalei; ibilgailuen erabileraren ondoriozko arriskuei; Administrazioaren ondasun guztien kalte materialen arriskuei (edukitzailea eta edukia); helikopteroen eta itsasontzien erabileraren arriskuei eta ziberarriskuari dagokien estaldurarekin jarraitzea proposatzen da.
Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen kontratazio-espediente horretan jasotako lizitazio-prezioa % 14 igo da aurreko kontratuarekin alderatuta. Funtsezkoa da kontratazio honetan planteatutako helburuarekin koherentea izango den eta, aldi berean, «Konpainientzat erakargarria» izango den lizitazio-prezio bat zehaztea, lote guztietan enpresen arteko lehia susta dezan, eta Administrazioak berak izango du horren onura.
Kontratazio-espedientearen ezaugarriei dagokienez, polizen egungo testuinguruak estalduren eta mugen egonkortasuna du ezaugarri, eta kalitate handiko zerbitzua duen aseguramenduaren kudeaketa eskaintzen du. Kontratu berria prozedura ireki baten bidez ebatziko da, hainbat balorazio-irizpide kontuan izanik, aurreko kontratazioan egin zen bezala.