Frantsesa↔euskara itzultzaile neuronala hobetzeko, Euskararen Erakunde Publikoarekin bere corpus linguistikoa eskuratzeko hitzarmena sinatuko du Eusko Jaurlaritzak

0
PRUEBA

Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu duenez, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) artean hitzarmena sinatuko da EEP-ren corpus linguistikoa Jaurlaritzaren esku uzteko. Helburua Eusko Jaurlaritzak 2019an martxan jarritako itzultzaile neuronala (www.euskadi.eus/itzuli) entrenatzea eta hobetzea izango da.

Itzultzaile automatiko neuronalak corpus elebidun handiak behar ditu, kalitatekoak, bere entrenamendua bultzatu, ikasi eta itzulpenak hobetzeko. Euskararen Erakunde Publikoarekin sinatutako hitzarmenak euskararen eta frantsesaren arteko bi norabideetako itzulpenak hobetuko ditu. Aldi berean, EEP-k bere webgunean izango du itzultzailea eta Iparraldeko erabiltzaileei eskainiko die zerbitzua.

Gobernu Kontseiluak gaur onartutako hitzarmenak lau urteko iraupena izango du eta aldeek hala nahi izanez gero beste lau urterako luzatu ahal izango da.