Udalerrietako informazio geografikoa hobetzeko laguntzak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak ontzat eman du Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Agindua. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak emateko deialdia egin da, batetik, udalerrietako informazio geografikoa hobetzeko, eta, bestetik, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturako osagaiak geoEuskadi geoatariaren bidez berrerabiltzean edo integratzean oinarritutako baliabide edo zerbitzu geografikoak ezartzeko.

Laguntza-programa horrek 200.000 euroko aurrekontua du, eta gehienez 12.000 euroko diru-laguntzak emango dira. Programaren helburua da udalerrietako informazio geografikoa biltzea, egokitzea edo eguneratzea eta udal-baliabide edo udal-zerbitzu geografikoak abian jartzea. Horiek guztiak bideratuko dira: informazio-mota hori bultzatzera; udal-informazio geografikoa Euskadiko sektore publikoak kudeatzen dituen datu geografikoetara migratzeko bideak harmonizatzera, egokitzera eta hobetzera; udal-baliabide berriak geoEuskadin integratzera; eta geoEuskadiren osagaiak berrerabiltzera, udalerrientzat erabilgarriak izan daitezkeen baliabide geografikoak gara daitezen.

Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea izango da, Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.