Donostiako merkataritzak bere susperraldia hasi du

0
binary comment

Covidek eragindako krisiaren ondoren, Donostiako merkataritza sektorean joera aldaketa bat ari da gertatzen, eta hori agerian geratu da saltoki berrien irekierarekin. 2021ean, 165 saltoki berrik eman dute alta, eta, aldiz, 127 baja zenbatu dira. Beraz, saldoa positiboa da, hirian 38 saltoki berri gehiago daudenez irekita.

Marisol Garmendiak, donostiako udalaren Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, hau adierazi du: “Ikusten dugu merkataritza sektorea berpizten hasi dela saltoki berrien irekierarekin, hilabete luzeetan saldo negatiboa izan ondoren. Lan handia ari gara egiten hiriko merkatari elkarteekin, San Sebastián Shops-en bidez, eta, hitzarmen berri honekin (sektorearen eraldaketa digitala eta jarduerari eta enpleguari eustea azpimarratzen duenez), hiriko tokiko merkataritzari ematen diogun babes irmoa berresten dugu; sektore lehiakorra izatea dugu helburu, gertatzen ari diren kontsumo ohituren aldaketei aurre egiten asmatuko duena”.

Aldaketa testuingurua da, eta digitalizatzeak eraginiko eredu berrietara goaz. Testuinguru honetan, eta Covidek eraginiko krisi ekonomikoaren aurrean, Donostia Sustapenak hainbat ekimen burutzen jarraitzen du, PREK Ekonomia Suspertzeko Planaren barnean. Ekimen horien artean dago San Sebastián Shops-ekin sinaturiko hitzarmen berria ere, 229.470 €-ko ekarpena duena. Hitzarmenak hiru jarduera esparru ezartzen ditu: tokiko merkataritzaren lehiakortasun dimentsioa eta enplegua finkatzea; merkataritzako hiri ingurunea berpiztea; eta hiriko merkataritza ehunaren irudia sustatzea lehentasunezko merkataritza aukera gisa.

<h4>donostiako merkataritza=»» sariak<=»» h4=»»>

Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako Zinegotzigoak, San Sebastián Shops-ekin batera, Merkataritzari emaniko Sariak berreskuratu ditu aurten. Sari horiek datorren azaroaren 18an Donostiako María Cristina Hotelean izango den ekitaldi batean emango dira. Lau kategoria dituzte: Ibilbide komertziala, Merkataritza berritzailea, Merkataritza jasangarria eta Merkataritza sortu berria Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 22ean itxiko da.</h4>donostiako>