Donostian da «Zure hiria pianoz beterik» ekimena

0
PRUEBA

«Zure hiria pianoz beterik» ekimenaren bidez, herritarren eskura jarriko dute pianoa Catalana Occidente taldearen Jesus Serra Fundazioak eta Maria Canals Nazioarteko Musika Lehiaketak. Irailaren 24an, ostirala, 8 isats-piano izango dira Donostiako zenbati txokotan, eta aire zabaleko musika-agertoki bihurtuko txoko horiek.

Hala, Donostiako Udalaren, Musika eta Dantza Eskolaren, Francisco Escudero Kontserbatorioaren eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren lankidetzari esker, arteaz eta musika-fusioaz gozatzeko modu ederra izango dute donostiarrek eta bisitariek, inguru paregabe batean gozatu ere.

Izan ere, gune enblematiko askotan jarrita izango dira pianoak: Haizearen orrazian, Tabakaleran eta Bulebarreko Kioskoan, adibidez. Era berean, Donostiako Jaialdiaren 69. edizioan Kursaaleko terrazetan ere jarriko da harizko musika tresna horietako bat. Konstituzio plaza, Alderdi Ederreko lorategiak, Musikene edota Artzain Onaren ingurua izango dira beste kokagune batzuk, errepertorio zabalaz gozatu ahal izateko.

Goizeko 11etatik arratsaldeko 8etara, musikari profesionalen, kontserbatorioko eta musika-eskoletako ikasleen, haurren eta amateurren eskura jarriko dira piano horiek denak, eta zuzeneko musikaren agertoki handi bihurtuko da Donostia. Musika-bitxi horien artean, isats handiko pianoak nabarmentzen dira; normalean, auditorium handietan bakarrik izaten baitira, eta egun batez herritar guztien eskura izango dira Donostian.

Hona hemen non izango diren 8 piano horiek:
1.- Bulebarreko kioskoa
2.- Kursaaleko terrazak
3.- Konstituzio plaza
4.- Alderdi Ederreko lorategiak
5.- Haizearen orrazia
6.- Musikene (Julio Caro Baroja plaza)
7.- Tabakalera (Nestor Basterretxea plaza)
8.- Artzain Ona (Urdaneta kalea)

Jardunaldiko unerik onenak sare sozialetan partekatu ahal izango dira, #PianosSanSebastian #PianoakDonostia etiketa duten argazki, bideo eta mezuen bidez.

«Zure hiria pianoz beterik» proiektuaren helburua musikaren dibulgazioa eta praktika unibertsala sustatzea da, herritarren parte-hartzearen bidez. Jesús Serra Fundazioak eta Maria Canals Lehiaketak musika Espainia osoko biztanleei hurbiltzeko elkarrekin antolatzen duten jarduera nabarmenetako bat dugu hau.

Zure hiria pianoz beterik»entzat oso geraleku berezia da Donostiakoa, artearekin, musikarekin eta kulturarekin oso lotura estua duen hiria da Donostia eta. Oso hunkituta gaude musika pertsonengana eraman eta edozein pianistari musikako harri-bitxi hauek jotzeko aukera eskaintzeagatik”, esan zuen Jesus Serra Fundazioaren zuzendari Ignacio Gallardo-Bravok. Eta gaineratu zuenez, «Eskerrak eman nahi dizkiegu Udalari, Musika eta Dantza Eskolari, Francisco Escudero Kontserbatorioari eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiari gu berriz hona itzultzeko eman diguten laguntzagatik».

Bestalde, Maria Canals Lehiaketaren zuzendari Jordi Vivancosek ere azpimarratu zuen proiektuaren garrantzia: «Une honetan garrantzitsua da gizarteari bizia eman eta ekimen politak eskaintzea –«Zure hiria pianoz beterik» hau berau, esate baterako–; izan ere, musika eta pianoa hurbiltzeaz gainera, garrantzitsua baita herrialdeko talenturik onenak ezagutaraztea eta Maria Canals Nazioarteko Musika Lehiaketa ospetsuan parte hartzea sustatzea «.

Jon Insausti Kultura zinegotziak adierazi zuenez, «Donostia bezalako kulturarekin hain inplikatuta dagoen hiri batentzat, horrelako ekimenak oso albiste ona dira, musika herritarrengana modu interaktiboan hurbiltzen baitute, donostiarrek beren talentua bizilagunekin partekatzeko aukera emanez».

Jesus Serra Fundazioaren eta Maria Canals Lehiaketaren arteko lankidetza estuari esker, hiri askotara eraman ahal izan da kultura-jarduera hau orain arte: Bartzelona, Madril, Bilbo, Sevilla, Cadiz, Malaga, Salamanca, Toledo, Santiago de Compostela, Valentzia, Leon edo Granadara, adibdez. Donostiaren hurrena, berriz, Madrilen izango da ekimen hau (urriaren 7an), eta Zaragozan handik hurrena, 22an.