Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak Etorkintzaren instalazioak bisitatu ditu, Kortezubin

0

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak, gaur goizean, Etorkintza fundazioaren instalazioak bisitatu ditu; fundazioak osasun mentalaren, adikzioen eta gizarte-kalteberatasunaren eremuen inguruan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du, prebentzioaren, asistentziaren eta gizarte-inklusioaren bidez.

Bisita horren helburua fundazioak duela 36 urte baino gehiagotik hona nagusi dituen hiru eremuetan adikzioen arloan garatzen duen lana ezagutzea izan da; aurten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eskutik, ELKAR EGINEZ 2020-2024 ibilbide profesionalaren aintzatespena jaso du.

Adikzioen prebentzioa eta arreta Osasun Sailaren 2021-2024 Legegintzaldirako Esparru Estrategikoan jasotako konpromiso batean, baina lan-ildo hori ez da hutsetik sortu. Izan ere, Fundazioaren eta Osasun Sailaren arteko harremana zuzenean dago errotuta fundazioa bera eratu zenetik eta haren lehen programa asistentzialen garapenetik, besteak beste: Tratamendu Anbulatorioko Zentroa eta Mendekotasunen Tratamendu Egoitza.

Bisitan, Sagardui Sailburuarekin batera, Etorkintza fundazioaren patronatuaren ordezkariak izan dira, bai eta paziente bat ere; pazienteak zuzenean azaldu dio instalazioetan jasotzen duen tratamendua.