Akordiorik gabe amaitu da Tubacexeko zuzendaritzak eta batzordeak Lan Sailarekin egindako azken bilera

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Lan eta Enplegu Sailaren eta Tubacexeko zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen arteko laugarren bilera, zortzi egunen buruan, akordiorik gabe amaitu da, bi aldeek aurrez aurre dituzten jarreren arteko azken laburpen-proposamenaren inguruan.

Une honetan ez da beste bilerarik deitu, baina Lan eta Enplegu Saila, beti bezala, prest dago gatazka hori adostuta konpontzeko aukerak aztertzeko.

Denbora honetan guztian bezala, Lan eta Enplegu Sailak uste du beharrezkoa dela diskrezioa, eta ez ditu baloratzen alde bakoitzaren jarrerak, ez eta azken hiru egunotan sartutakoak ere.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak uste du Tubacexen, beste edozein enpresatan bezala, negoziazio kolektiboko prozesuetan alderdiek adostutakoa dela irtenbiderik onena.