Altzako hilerrirako sarrera egokitu da

0

Altzako hilerriko sarrera berritzeko eta oinezkoen mugikortasuna hobetzeko lanak hasi dira egunotan.

Miguel Angel Diez Hiri Mantenimendu zinegotziak adierazi duenez, «gaur egun hilerriko sarreran dauden oztopo arkitektonikoak minimizatu nahi dira, aldapan baitago eta espaloi estuak baititu, pertsonen mugikortasuna oztopatzen dutenak. Sarrera irisgarriagoa egingo dugu, eta, horretarako, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako gune bat sortuko dugu, aparkatzeko eremu bat izango duena «.

Era berean, eskailera berritu egingo da, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Esku-hartze horrek 63.570 euroko kostua du, eta azaroaren 1erako amaituta egongo da, Santu Guztien egunarekin bat etorriz, hilerrietara jende gehien biltzen den eguna baita.