Donostiako Udal Gobernua eta Podemosen arteko akordioa hainbat zerga arau aldatzeko

0
binary comment
PRUEBA

Udal gobernuak eta Podemosek 2022ko zerga arauei zortzi aldaketa egitea adostu dute. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak, PSE-EE.ko bozeramaile Marisol Garmendiak, eta Podemoseko bozeramaile Aitzole Aranetak agerraldia egin dute eguerdian Udaletxeko udalbatzar aretoan akordioaren berri emateko.

Adostutako aldaketak segidako zerga eta tasei eragiten diete: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ), eta Jabari publikoaren okupazioaren, TAO-aren, Hondakinen bilketaren, Jardueren eta Garabiaren gaineko tasak. Horietako batzuk hainbat puntutan izango dituzte aldaketak.

  • OHZ

    hutsik dauden etxebizitzek ordaintzen duten errekargoa ez ordaintzeko gutxieneko balio katastrala gutxitzea eta 170.000 eurotan jartzea.

  • Jabari publikoaren okupazioaren gaineko tasa

    santu guztien egunaren harian jartzen diren loreak saltzeko postuek honakoa ordainduko dute: 100,23 euro egun batengatik, 80 euro egun bakoitzeko bi egunetarako baimenagatik, 70 euro egun bakoitzeko hiru egunetarako baimenagatik, eta 60 euro egun bakoitzeko lau egun edo gehiagoko baimenagatik. Baldin eta aparkatzeko tokirik beharko balute tasa egun bakoitzeko 25,02 eurotan handituko da.

  • Jabari publikoaren okupazioaren gaineko tasa

    uda bezala ezagutzen den denboraldia uztailaren 15etik irailaren 15erako tartea izango da.

  • TAO

    RGI eta AES direlakoak jasotzen duten hiritarrei egoiliarren txartelaren tasa ez handitzea

  • TAO

    tarifak handitzea %1 gune berdean, %1,5 gune urdinean eta %2,5 gune gorrian eta berezian.

  • Hondakinen bilketaren gaineko tasa

    etxebizitzek ordaintzen duten tasa %1 handitzea, sortzaile handiei %3 handitzea eta jarduerek ordaintzen dutena, aldiz, bere horretan mantentzea.

  • Jarduerak

    etxebizitza turistiko bat jartzeko baimenek ordaindu beharreko tasa %8,5 handitzea.

  • Udal Garabiaren tasa

    %2,5 handitzea.

Zerga Arauak Donostiako Udalaren irailaren 30eko ohiko udalbatzarrean eztabaidatu eta onartuko dira.