Javier Hurtado sailburuari elkarrizketa Radio Nacionalen Pepa Fernandezekin

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok nabarmendu du abuztuko hotel-okupazioari buruzko datuek agerian uzten dutela Euskadiko turismoa suspertzen ari dela eta sektorearen indarra, profesionaltasuna eta trinkotasuna erakusten dutela.

Pepa Fernandez kazetariari RNEn eskainitako elkarrizketa batean, sailburuak azaldu du joan den asteazkenean ezagutarazitako kopuruek (357.683 sarrera eta 780.730 gau euskal hoteletan) Sailak egindako aurreikuspenak gainditzen dituztela.

Hurtado sailburua esanetan, 2020an baino uda hobea espero bazen ere, sarreren, gaualdien eta eguneko batez besteko gastuaren adierazleetan 2019ko datuak gainditu dira pandemiaren aurreko azken udan. Zenbakiek erakusten dute euskal helmuga turistikoen indarra, oro har, eta bereziki hiru hiriburuena: Bilbo, Donostia eta Gasteiz.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak turismo iraunkorra sustatzeko egindako apustua berretsi du, eta, ildo horretan, azaldu du Euskadi turismo estrategietan beste lurralde batzuetan baino «beranduago» sartu dela, eta horri esker «beste eredu batzuk ezagutu» direla. «Ez da bidaiari kopurua handitzeko lasterketa bat, baizik eta zer bidaiari mota eta nola elkarreragiten den lurraldearekin», zehaztu du sailburuak.