Lide Amilibiak pandemia garaian euskal gizarte politikek izandako erantzuteko gaitasun handia azpimarratu du

0

Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako sailburuordeak Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Europako Sareak (EAPN) antolatutako ‘Pobreziaren aurkako Europako Politikak eta Estrategiak’ online mintegian parte hartu du gaur.

Amilibiarekin batera, Marta Senz EAPN Euskadiko presidentea, Carlos Susías EAPN-ES eta EAPN Europako presidentea eta Patricia Bezunartea, Familia Aniztasun eta Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari Nagusia -Gizarte Eskubideen Ministeriokoa- izan dira hizlari.

Mintegia ehun bat laguni zuzenduta zegoen, besteak beste, teknikariak, gizarte-erakundeetako eta hirugarren sektoreko eta gizarte zibileko beste sare batzuetako arduradunak eta administrazio publikoetako ordezkariak.

Beatriz Artolazabal buru duen Saileko sailburuordeak azpimarratu duenez, «Eusko Jaurlaritzaren helburua edozein pobrezia mota murriztu eta desagerraraztea da». Amilibiak gogorarazi duenez, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2020ko Inkestak agerian utzi du Euskadin «Gure biztanleriaren % 90,6 ongizate-egoeran dago».

Amilibiak «pandemiaren azken bi urte hauetan» gizarte politiken euskal sistemak erantzuteko duen gaitasuna azpimarratu du; izan ere, Eusko Jaurlaritzak pobrezia saihesteko edo murrizteko tresnak gaitu eta martxan jarri ditu, besteak beste, diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa malgutzea, EPOak eta GLLen partida handitzea 2020rako eta 2021erako.

Funts horretatik, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin lankidetzan, Azken Sarea Indartzen edo Lehen Urratsa bezalako gizarte-programak abiarazi dira.
Sailburuordeak azpimarratu duenez, erantzun azkarra eta eraginkorra Eusko Jaurlaritzak pertsonekiko duen hurbiltasunagatik eta gobernuaren, aldundien, udalen eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetzagatik baino ez da eta izan da posible.