DURANGOKO BULARREKO MINBIZIAREN BAHEKETA

0
Fotografía: EITB.
PRUEBA

Osakidetzako Barrualde-Galdakao ESIan bularreko minbiziaren baheketarako hitzordu-emateei buruz argitaratutako informazioei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

 

Uztailetik, Osakidetza Durangaldeko emakumeei Gernikan ematen ari da hitzorduak, bularreko baheketetan dauden itxarote-denborak hobetzeko.

 

Aldaketa puntuala eta aldi baterakoa da, eta helburu bakarra emakumeen itxarote-denbora murriztea da, bestela hitzordua atzeratuko litzateke. Erabaki horri esker, xede-biztanleen erdiak hitzordua du dagoeneko.

 

Osakidetzak ohiko jarduera ahalik eta lasterren berreskuratzeko egiten duen ahalegin kolektiboaren parte bat baino ez da.

 

Azkenik, zera adierazi behar da: bularreko minbizia bahetzeko programak ezinbesteko eta lehentasunezko tresna direla Osakidetzarentzat. Horregatik, beharrezko neurriak hartu dira emakumeen xede-taldeak hitzordua garaiz izateko eta behar bezala emateko, helburua haien osasuna zaintzea izanik.