Euskadiko Familia Enpresaren Elkartearen Urteko Batzarraren irekiera instituzionala

0

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Euskadiko Familia Enpresen Elkartearen urteko batzarraren irekiera ofizialean parte hartu du gaur goizean. Bere hitzaldian, euskal ekonomiaren hazkunde sendoa nabarmendu du, joan den astean ezagutzera emandako aurreikuspen ekonomikoen azken berrikuspenaren ostean.

Azpiazuk familia enpresen garrantzia azpimarratu du, errotuta daudelako eta ibilbide luzeko proiektuak errazteko eta irauteko bokazioa dutelako. Sailburuaren arabera, funtsezko elementuak dira enpresak sustatzeko euskal politikarako, eta horren adibide da berriki sortu den FINKATUZ Sozietate Publikoa, funts bat euskal enpresen talde bati laguntza finantzarioa emateko, haren kapitalean parte hartuz enpresa-erabakiak Euskadin hartzen direla bermatzeko.

Horrez gain, Pedro Azpiazuk aurreratu du Finantzen Euskal Institutuak aztertzen duela zer aukera eskaintzen dituen Euskadiko bankuen finantzaketa alternatiboak bere inbertsio-proiektuak garatzen laguntzeko tresna berriak ezarri ahal izateko.

 

Honekin batera doakizu sailburuaren esku-hartzearen testua.