Olabarrietak Euskal Gorrak bezalako kolektiboek aurrera egiteko duten borondatearen garrantzia azpimarratu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldietan parte hartu du.

Olabarrieta pozik zela «jardunaldiaren ospakizunetan kolektiboari laguntzeaz» esan du. Beatriz Artolazabalek zuzentzen duen Sailak Euskal Gorrak eta FEVAPAS laguntzan egindako ahalegina azpimarratu du Olabarrietak, proiektu zehatzak aipatuz, hala nola, Gorren Prestakuntza eta Enplegurako Orientazio Zerbitzua.

Gizarte Zerbitzuetako arduradunak adierazi duenez, «12 eta 35 urte bitarteko gazteen erdiak zaratarekiko gehiegizko esposizioagatik entzumen-galeraren bat garatzeko arriskuan daude; eta mende honen erdialderako, hamar pertsonatik batek entzumen-urritasunen bat izango du».

Datu horiek agerian uzten dutela «Euskal Gorrak bezalako erakundeen garrantzia» esanez amaitu ditu bere hitzak Olabarrietak.