1.045 pertsona aurkeztu dira Euskadiko udaletako Udaltzaingoko bitarteko laguntzaileen lan-poltsan sartzeko BECen egin diren azterketetara

0

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Udaltzaingo bitarteko laguntzaileen lan-poltsa osatzeko abian jarri dituen azterketak gaur, 16:00etatik aurrera, hasi dituzte hautaketa eta prestakuntza prozeduran aurkeztu diren 1.045 pertsonak. Helburua da Euskadiko udalei, batez ere txikiei, hutsik dituzten plazak berehala bete ahal izateko pertsona prestatuak eta gaituak izaten laguntzea.

Hautaketa-prozedura oposizio-sistemaren bidez egingo da, eta ezagutzak neurtzeko probak eta ariketak egingo dira, bai eta nortasuna ebaluatzekoak, psikoteknikoak eta fisikoak ere. Proba horiek gainditzen dituztenek lanpostuari dagokion prestakuntza espezifikoa jasoko dute, eta hori gainditzen  dutenean, bitartekoen lan-poltsetan sartuko dira. Akademiak urtea amaitu aurretik jarriko ditu lan-poltsa horiek Euskadiko udalen eskuetan.

Aurkeztu diren 1.045 pertsona horietatik 700 gizonezkoak dira (% 67) eta 345 emakumezkoak (% 33). Gehienak Euskadikoak dira (Araba 87, Bizkaia 737 eta Gipuzkoa 212).

UDALTZAINGOKO BITARTEKO AGENTEEN LAN-POLTSA

Horrez gainera, datorren urriaren 23an egingo dira, kasu horretan ere Barakaldoko BECen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak abian duen bigarren hautaketa eta prestakuntza prozedura: Udaltzaingoko bitarteko agenteena. Proba horretarako 2.395 pertsona daude izena emanda: 1.633 gizonezko (% 68,2) eta 762 emakumezko (% 31,8).

Kasu horretan ere, Akademiaren helburua da udalerriei udaltzaingoko lanpostu hutsak arintasunez eta eraginkortasunez betetzen laguntzea.