Esteban Elizondo eskertuz, aurkeztu da XXII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa Azpeitin

0
Udazkenero gisa, aurtengoan ere prest dute Azpeitiko. Azkoitiko eta Bergarako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatzen duten Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa. Urriaren 1ean hasiko da Azpeitian, Loiolan, eta urriaren 23a bitartean hiru herrietan maila handiko kontzertuak entzuteko aukera izango da. Azpeitian, urriaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an izango dira kontzertuak; igandeetatik ostiralera aldatu dira saioak.

Eneritz Albizu Kultura zinegotziak  zikloaren garrantzia azpimarartu nahi izan du: «Duen kalitateagatik, eta herritarren artean duen erantzunagatik, oso garrantzitsua da guretzat. Kontzertuetara joaten den jendeak asko ezkertzen duen ekintza da». Horretaz gain, Bergara, Azkoitia eta Azpeitiko udalek elkarlanean antolatzeak ekintzari berari «aberastasuna ematen» diola gaineratu du.

Esteban Elizondo eta Jose Luis Frantzesena eskertu nahi izan ditu urte guzti hauetan egin duten lanagatik:» Elizondok utzi egingo dio antolaketari, eta biei orain artean egindako lana eskertu nahi diogu». Horrekin batera, testigua hartuko duen Fray Joseph de Echeverria elkarteak hartuko duela antolaketa gaineratu du: «Jose Luis, aurrerantzean ere, lanerako zurekin kontatzen jarraitzen dugu».

Kontzertuak ostiraletan

22 urtean igande arratsaldean, meza ostean izan dira emanaldiak. Hala ere, neguan, igande arratsaldeetan berandu dela iritzita, ostiralera aldatu dira Azpeitiko emanaldiak: «entzule eta musikariekin pentsatuta erabaki da eguna aldatzea». Hala, aurten, ostiraletan, 19:00etako mezaren ostean izango dira kontzertu guztiak.

Eskertza Elizondori

22 Urte zikloaren antolaketan Jose Luis Frantzesemarekin buru belarri aritu ostean, hastera doan zikloarekin utziko dio lan horri Esteban Elizondok. Hiru udaletako ordezkariek esker hitzak izan dituzte Elizondorentzat, eta egindako guztiagatik. Oroigarria ere eman die eskertza moduan: «Frantsezena, Itziar eta Mari Joserik gabe nik ez nukeen egin dudan ezer egingo», eskertu dio adiskide eta lankideei. Zikloaren antolaketa «organoaren kulturari eginiko ekarpena» izan dela azpimarratu nahi izan du.

Azpeitiko egitaraua

Urriak 1: Loreto Fernandez Imaz organistaren eta Ainhoa Zubillaga Mezzoaren emanaldia

 

Urriak 8: Azpeitiko Juan Antxieta eta Bergarako Musika Eskolako organo ikasleen kontzertua

 

Urriak 15: Karol Mossakowski organistaren kontzertua

 

Urriak 22: Brice Montagnoux organistaren eta Eva Villegas Klarinete jotzailearen kontzertua.