Euskal Meteorologia Agentziak eguneko beste bi iragarpen sartu ditu bere Twitter kontuan ikus-entzunezko formatuan

0

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak ikus-entzunezko produktu berri bat sartu du bere @Euskalmet Twitter kontuan. Horren bidez Euskadirako eguneko iragarpena eta hurrengo egunerako aurreikuspena emango ditu euskarazko eta gaztelaniazko audio batean oinarrituta, eta uneko egoera meteorologikoa azalduko duten mapak eta grafikoak ere barne hartuko ditu.

Ekimen honen bidez Euskalmetek beste urrats bat eman nahi du goizeko lehenengo orduan eguneko iragarpena eta arratsaldeko azken orduan hurrengo egunerako aurreikuspena emateko, eta modu horretan kontsumo orokorrerako ahalik eta informazio meteorologiko osoena emango die erabiltzaileei.

Euskalmeten Twitter kontua 2010ean aktibatu zen, eta jarraitzaile gehien dituen Eusko Jaurlaritzaren kontua da, 118.000tik gora baititu.