Arantxa Tapia: “Parke eoliko gehiago, bai, baina azterketa zorrotz baten pean eta, ingurumenari dagokionez, bermatzaileak izanda”

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumeneko sailburuak parte hartu du, gaur goizean, Expansion egunkariak bere 35. urteurrena ospatzeko antolatutako jardunaldian, eta bere hitzaldian energia eolikoak sortzearen alde Eusko Jaurlaritza egiten ari den apustua azpìmarratu du.

Tapiak esan duenez, «Euskadik energia berriztagarrien sorrera bizkortu behar du, modalitate guztietan eta dimentsio guztietan. Munduan ez da antzeko kasurik egongo: parke eoliko bat hasieratik amaierara eraikitzeko tokiko gaitasun industrial eta teknologikoak egonda eta, hala ere, ez izatea parke gehiago funtzionamenduan. »
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumen Saila izapidetzen ari da, une honetan, lau kokaleku Arabako lurraldean. Horietako bitan, Labrazan eta Azazetan, izapidetzeak modu egokian aurrera egin du, baina Arkamon eta Iturrietan ikusi da ingurumenean duten eraginak haiek geldiaraztea gomendatzen duela.

Azterketen emaitzak ikusita, Tapia sailburuak berretsi du «horrela egingo dugu aurrera. Parke eoliko gehiago egiteko apustuaren alde, bai, baina azterketa zorrotz baten pean eta, ingurumenari dagokionez, bermatzaileak izanik»
Jaurlaritza, era berean, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala lantzen ari da, proiektu berriztagarrietarako etorkizuneko kokalekuak identifikatzeko.

Instalazio fotovoltaikoekin gertatzen ari den bezala, interes handia sortzen ari da etorkizuneko parke eolikoak instalatzeko, Azazetan eta Labrazan aipatutako bietatik harago.
«Erronka bat da eta beharrezkoa da», adierazi du Tapiak, «Argi daukagu herri apustua izango dela, eta horretarako erakundeen, gizarte-eragileen eta tokiko eragileen lankidetza landu nahi dugu.”

*Informazio gehiago adjuta oharrean eta Irekian:

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/72009