2022ko udal zerga-arauak onartuta Donostian

0

Donostiako Udalbatzarak 2022ko udal zerga-arauak onartu ditu iraileko ohiko udalbatzarrean. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak adierazi du, onartutako presio fiskala batez beste %1,5 handituko da, hain zuzen ere, 2021eko amaierarako aurreikusita dagoen KPIaren batez besteko igoera baino gutxiago (hainbat indikadoreen arabera %2,3 eta %3,3 bitartean)

Zerga arauak onartzeko tramitazioa amaitu da Udal gobernuaren eta Podemos-en arteko akordioarekin, hain zuzen ere, 8 aldaketa egiteko. Eta aldaketa horiek segidako zerga eta tasei eragiten diete: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ), eta Jabari publikoaren okupazioaren, TAO-aren, Hondakinen bilketaren, Jardueren eta Garabiaren gaineko tasak.