Arantxa Tapia: «Klima-aldaketari benetan aurre egin nahi badiogu, egonkortasun erregulatzailea beharko dugu berriztagarrietarako»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak esan du “albiste txarra” dela Iberdrolak bere inbertsioak geldiarazteko hartutako erabakia, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioari eusteko neurriak iragarri ostean. “Klima-aldaketari aurre egin behar zaiola benetan uste badugu, egonkortasun erregulatzailea beharko dugu berriztagarrietarako, eta inbertsioak egiten jarraitu».

Tapiak azaldu duenez, Iberdrolarekin eta EEErekin izandako elkarrizketen arabera, Euskadin gaur egun parke eolikoetan – Aixeindar proiektuetan- aurreikusitako inbertsioek » % 100ean jarraitzen dute». Halaber, sailburuak deitoratu du erabaki horrek euskal hornitzaileei eragingo diela, «baina ez %100ean, horietako askok konpainiarekin nazioartean lan egiten dutelako «.