Donostiako Zuhaiztiko Udal Kiroldegia zabalik da

0

Zuhaizti Udal Kiroldegiak gaur ireki ditu berriro ateak, bost hilabetez itxita egon ondoren. Hilabete horietan birgaitze- eta hobetze-lan garrantzitsua egin da kirol-espazioak hobetzeko. Inbertsioa 2.500.000 eurokoa izan da eta BPXPORT enpresak egin du, kiroldegiaren kudeaketaren esleipendun berriak.

Egin beharreko obrek instalazioa erabat birgaitzea ekarri dute. Alde batetik, estalkiaren birgaitze integrala egin da, instalazio guztiak berritzeaz gain: saneamendua, aireztapena, elektrizitatea, telekomunikazioak, ura, klimatizazioa…

Jarduera horien bidez, erabiltzaileen segurtasuna eta osasungarritasuna hobetzen dira, eta energia-gehiago aurrezten da, CO2 emisioak murriztuz estalkiak eta fatxadak termikoki isolatuz eta klimatizazio-ekipo eraginkorragoak instalatzearen ondorioz.