
Bihar, urriak 5, hileko lehen asteartea izanik, ohiko plenoa egingo du udalbatzak. Aurrez, 18:00etan Herritarren Gobernu Batzordea ere izango da. Besteak beste, 2022rako ordenantza fiskalak eta energiaren inguruko mozioak izango dituzte hizketagai udal ordezkariek.
Honakoak izango dira plenoko gaiak:
1.- Udalbatzak 2021eko irailaren 7an egindako akta onartzea.
2.- 2022rako udal-zerga agintarauen aldaketa onartzea.
3.- Udalaren 2021eko aurrekontuan 6. kreditu aldaketa onartzea.
4.- Eneritz Albizu Lizaso zinegotziaren amatasun baja amaitu ondoren, aurretik zituen lanetarako kargu liberatu izendatzea.
5.- Alkatetzak 2021eko otsailean eta martxoan emandako Ebazpenen berri ematea.
6.- Udalaren 2021eko aurrekontuan 4. kreditu aldaketaren berri ematea.
MOZIOA
7.- EH Bildu taldearen mozioa “Hain iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!” eta gaiaren inguruan EAJ/PNV taldearen mozioa.
8.- Galdera eta erreguak.