Bingen Zupiria Max Sariak banatzeko ekitaldian izan da

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Max sarien banaketa ekitaldian izan da Bilboko Arriaga Antzokian. Sarien XXIV. edizioan, Alfredo Sanzol nafarrak zuzendutako «El bar que se tragó a los todos los españoles» lana izan da garaile nagusia, hiru sarirekin. Demode Produkzioak-ek musika-ikuskizun onenaren saria jaso du «Kutsidazu Bidea Ixabel» musikalagatik, Deabru Beltzak taldeak kaleko ikuskizun onenaren saria irabazi du «Symfeuny» ikuskizunagatik eta Iratxe Ansa emakumezko dantza-interprete onena izendatu dute «Al desnudo» lanagatik.